XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Axularren itzala ere bere arima zen.

Izpirituek eta iratxoek, adibidez, ezuten itzalik.

Horregatik Axular ere itzalgabe bizi bait zen, ezen izatez Axular osoa.

Mezerdian itzalakin bat egiten zuenian zen bene benetan Axular.

Baina ipuin hontan deabruaren eta bere salerosteen kontuak baztertu eta gauza bat argi ikusten dugu, hau da, Atarrabi Mari-ren seme hori on hutsa dela, Mikelats ostera gaizto hutsa.

Mikelats-ek behin baten Sara-ko gari soroak galtzea nahi izan omen zuen.

Axularrek bere etxeko andreari: odei bat Larrune gainean ikusten duzunian esan niri, mesedez.

Eta harria gari soroetarantz zetorrenian, Axularrek zapata bata aidean bota zuen eta harriak atzera egin zuen.

Aita Santua pekatu arriskuan emakume batekin zegoelarik (emakume itxurazko deabruakin noski), Axularrek (Atarrabik) salbatzen du neskame baten bitartez.

Neskameari esaten dio, noski, Aita Santua ta emakumea bazkaltzen zauden mahaia azpitik neurtzeko zenbat luze eta zenbat zabal zen.

Neurtueran gurutzea egin zuen eta berehala emakume-deabruak alde egin zuen.

Pierre Bidart-ek batutako aldakeran handik aurrera, Axular-i eskerrak, gauza on bat gertatu zen: apezek ezuten aurrerantz ezkontzeko eskubiderik izan.

Honek ipuinok Kristautasun ostekoak dira, jakina, baina Mari-ren seme bien bereiztasunak ez ote digute adierazten?.

Atarrabi-ren ontasuna eta Mikelats-en gaiztotasuna, noski.